GR10

GR10-ek Urruñako mendiak zeharkatzen ditu, Hendaia eta Biriatutik etorriz, beste aldean den Azkaine herrira joateko.

Gure herrira sartzean, Baionetako gotorlekutik hurbil pasatuko zarete. Ondotik, Ibardin Lepora (317 m) buruz segitu behar duzue, ondotik Aire Leku goi-ordokira heltzeko, emigratuen gotorlekutik pasatuz.

Bidea segitu behar da Ziburuko mendiaren (411 m)  itzulia eginez, Azkainera heltzeko Manttu Baitan.

Aholkuak: zuen ibilaldian gaindi arroka, zuhaitz eta panoen gainean xuri eta gorriz margotuak diren argibideak segitu behar dira.