Herri Kirolak

Herri Kirolak Euskal ohituretan osoki sartzen dira.

Herri kiroletan herri desberdinetako 2 talde lehiatzen dira, laborantzako eguneroko lanei lotu desafio eta frogen inguruan.

Aizkolarien arteko desafioak euskal herritar guzien gogoetan gelditzen dira.
« Harri-jasotzaileak » lehengo eraikuntzako langile trebeak ziren. 300 kg baino gehiagoko harriak altxatzeko gai dira.

« Segalariak » ere aipatu behar ditugu, hauek ahal bezainbat belar moztu behar dute denbora mugatu batean.

Azkenik, « idi probak », hemen idi pare batzuk ehunka kilo pisatzen dituzten harriak herrestaka eraman behar dituzte.

« Probaleku » deitu lehiaketa plazan eramaten dira pario guzi hauek.

Urruñan, bi elkartek biziarazten dute herri kirolen ohitura:

  • « Lagunak » « Soka Tiran » berezitua,
  • « Herri Kirolari bai » Euskal ohiturazko kirol zaharrenen jarduera, gizon eta emazteentzat garatzen duena.