Eguberriko merkatua

Abenduko 2. Asteburuan, ostiraletik igande gauera, Eguberriko giroan murgilduko zarete.

Mozkin desberdina proposatzen dituzten 50 saltzaile baino gehiagok igurikatzen zaituztete gure Eguberriko herrixkan.

Ttipienak gure animazio estaliez baliatzen ahalko dira: joko puzgarriak, baloi eskulturak, makillatzeak, peluxe erraldoiak, kaligrafia atelierak, etab.

Handienek haien aldetik, saltzaileen erakusmahai desberdinak bisitatzen ahalko dituzte eta igande eguerdiko mutxikoak gisako animazioetara hurbildu.

Gure edaritegiak berotzekoa eskaintzen dizue, xokoleta bero, talo eta arno beroarekin.