Photo
Photo : © Regis Guichenducq

Nola etorri?

Autopista, tren geltokia, aireportua... Bide guztiak Donibane Lohizunen eta inguruko kostaldeko herrietan elkartzen dira.

Autoz

Askatasun osoz ibili nahi baduzu, autoa da modurik egokienetako bat.

A63 autopistak Lapurdi osoa zeharkatzen du Hendaiatik Baionaraino.

Donibanera joateko bi irteera daude:

Behin gurera iritsi zarela, garraio publikoen eskaintza zabala erabiltzea gomendatzen dizugu.

Trenez

Lapurdiko kostaldera 2 ordu baizik ez da behar Nafarroa hegoaldetik nola, Arabatik edo Bizkaia ekialdetik.

Donibane Lohizune - Ziburu tren geltokia hirian bertan dago. Behin horra iritsi eta, ez duzu ibilgailurik behar.

Hiritik kanpo egongo bazara, tren geltokiaren parean duzu autobus geltokia, Ipar Euskal Herri osotik mugitzeko.

Getarian ere badago tren geltokia, herri erdi-erdian. Donibane Lohizune - Ziburura joateko, trena garraio modu egokienetakoa da.

 

Gainera, Frantziako Akitania eskualdeko Bordele hiriburura joatekoa beste trenik ere bada Hendaiatik abiatuz.

Tel : +33 5 59 15 25 31

SNCF    

TER Nouvelle Aquitaine

Autobusez

OUIBUS konpainia 
Frantziatik Ipar Euskal Herrira etortzeko eskaintza du.

Linea erregularrak daude honako hirietatik pasatzen direnak: Paris, Tolosa, Bordele, Tarba, Paue, Akize, Baiona, Biarritz, Donibane Lohizune, Hendaia, Irun eta Donostia.

Autobusetan ematen diren zerbitzuak: Komunak, wifi-a dohainik, kargagailuak, aire egokitua, egunkariak...

+33 (0)5 59 26 30 74
Ouibus

Hegazkinez

4 aireportu daude gure inguruan.

Biarritz erdigunetik 3 km-ra dago. Bertatik erdigunera joateko Chronoplus autobusak har ditzakezu. Hegobus sareak eta Car Express-eko 3. lineak lotura erregularrak egiten dituzte Biarritzeko aireportura, Donibane Lohizune, Ziburu eta Getariatik pasatuz.  

 

Aireportuko ordutegia:

Informazio bulegoko ordutegia: egunero 8:00 - 22:15, larunbatetan 08:00 - 20:00.

Biarritzeko aireportua - Europa ordokia, 7 - 64600 ANGELU (Lapurdi)

+33 (0)5 59 43 83 83

informations@biarritz.aeroport.fr

Biarritzeko aireportua

Paueko aireportua Lapurdi kostaldetik ordu betera dago autoz. Frantziara eta beste herrialde batzuetarako hegaldiak eskaintzen ditu.

+33 (0) 5 59 33 33 00

Paueko aireportua 

Donostia / Hondarribia aireportua Hendaia parean dago. Donostiatik 22 km-ra. Nazioarteko hegaldiak eskaintzen ditu, Katalunia eta Espainiara bereziki. Bartzelona eta Madrilerako hegaldiak. 
+34 902 400 500 

aeropuertosansebastian@aena.es

Donostia / Hondarribia aireportua

Bilboko aireportuak nazioarteko hegaldi ugari eskaintzen du. AP-8 autopista hartuz, Lapurditik 120 km-ra dago. PESA autobus konpainiak orduero egiten du Bilborako joan-etorria Irun/Hendaiatik.  

+34 902 404 704 

infobio@aena.es

Bilboko aireportua

Newsletter footer