Ezagutu
Fauna eta landaredia
Zuen ibilaldietan gaindi, Euskal Herriko ingurumeneko espezieak ordezkatzen dituzten fauna eta landaredia aberatsak atzemanen dituzue. Hona hemen hauen adibiderik adierazgarrienak.
Fauna :
Pottoka: Euskal Herriko zaldi ttipiak. Euskal mendian Pottokak gurutzatuko dituzue.
Gure eskualdean baizik atzematen ez den arraza berezi hau, historiaurreko zaldi batetik letorke. Zaldi ttipi hau laborantza eta mehatzetan erabilia izan da luzaz.
Pottoka abere moldaerraza eta emankorra da baina basa gelditzen da.
Harrapariak: Zuen ibilaldietan gaindi, usu burua altxa ezazue gure herrialdean ugari diren harrapariak ikusteko. Honela, aztoreak, belatzak, beleak bai eta saiak ezagutzeko parada izanen duzue.
Landaredia
Egia da « Euskal Herria berdea dela » landare eta zuhaitz esentzia bereziak aterbetzen dituelako:
- Txikoria Urdina
- Arrosa-Landare berdea
- Haremunetako betibizia
- kritmea eta bere ile-belar usain ona
- Haritz gorria
- Gaztainondoa
- Urkia
urrugne.com 














