Larrun Alde ZALDI ZENTROA

Contact :
CENTRE DE TOURISME ESQUESTRE LARRUN ALDE
455 Chemin d’Erramuntegia
Olhette
Tél : + 33 (0)6 89 02 25 69
Email: info(at)rando-equestre-larrunalde.com
Site Web: www.rando-equestre-larrunalde.com

  • Balade à poney pour les enfants à urrugne avec le centre équestre larrun alde

Zaldi tusimo zentroak harrera eskaintzen dizue Urruñan, Euskal Herria zaldiz ibiliz ezagutzeko parada eskainiz.

Zuen ibilaldietan, Andoni, zaldi turismo laguntzaileak Euskal Herria ezagutaraziko dizue: gastronomia, inguruak eta historia.

Irekitze eguna: 2017/01/01etik 2017/12/31ra

Harremana :
LARRUN ALDE ZALDIKO TURISMO ZENTROA
455 Chemin d’Erramuntegia
Oleta
Tel: + 33 (0)6 89 02 25 69
Email: info(at)rando-equestre-larrunalde.com
Site Web: www.rando-equestre-larrunalde.com

Mintzatu hizkuntzak: Frantsesera, Euskara

Salneurriak: zirkuitu desberdinak proposatzen dizkizuegu: Larruneko magaletan, Ibardineko bentak edo kontrabandisten xenderaren gainean. Salneurriak aldatzen dira ibilaldiaren iraupenaren arabera.   

  • 2:00 : 35 €/perts
  • Egun ½: 45 €/perts
  • Eguna: 65 €/perts
  • Zaldi ttikien alokairua 3/4 h : 15 €, 30min : 12 € , 15min : 8 €

Egun osoko ibilaldiak, 3 ibileretan lasai dabiltzan  zaldun konfirmatuei baizik ez zaizkie zuzentzen.

1. Ibilaldia: Ibardineko gainaldea

Ibilaldi horretan, Oletako mendiak piskanaka eskaladatuko dituzue kontrabandistek erabili xenderetan kurrituz, Ibardin Lepora heltzeko. Hortik, Euskal Itsasbazterrera ematen duen bista panoramikoa gozatuko duzue. Benetazko benta batean bazkalduko zarete.
Abiatzea: 9:00 Larrun Alde zaldi turismo zentrotik
Itzulera: 18:00

2. Ibilaldia:  Larruneko itzulia

Ateraldi honek Larrunen itzulia egitera eramanen zaituzte eta horrela Euskal Herriak eskaintzen dituen graziak ezagutuko dituzue, gailur mitiko horretatik. Nafarroako baserrialde ibartsuak, Sara herriaren gainaldeek eta euskal mendiei buruzko bista liluragarriak ateraldi hau osatuko dute.
Abiatzea: 9:00 Larrun Alde zaldi turismo zentrotik
Itzulera: 18:00

3. Ibilaldia:  Hendiako hondartza

Ibilaldi hau sasoiaz kanpo egiten da, azaroa eta martxoa artean. Orthezetik Hendaiako hondartzara joanen zarete, GR10-aren zati bat kurrituz. Bidexka, Ibardin lepoan kokatua den Xoldokogaina lakuaren bazterretik iragaiten da eta Biriatu herriraino doa.
Abiatzea: 9:00 Larrun Alde zaldi turismo zentrotik