Euskal Pilota

Urruñako historia aspalditik euskal pilotari hertsiki lotua da.

Betidanik izan da trinketa bat burguan, lehen « jeu de paume » zeritzona, orain Dongaitz familiarena, eta Elizaren ondoan kokatua da.

Historiaren arabera, Luis XI, Urtubia Gazteluan egon delarik lehengo pilota jokoan aritzera etorri daiteke trinketa horretara.

Hastapenean, pilota jokoa esku huska praktikatzen zen, plaza laxoan. Euskal Pilotako beste espezialitateak berantago baizik ez dira agertu.

Urruñako pilota plaza handia 1848-1850ean altxatua izan da. 1851ko irailaren 18an estreinatua izan da 10 000 pertsonen aitzinean eta hiru egunez ospatua izan da.

« Bixintxoko bestak » Urruñako besten karietara (iraileko 1. astean iragaiten direnak),  gaur egun oraindik, ikuslego zabal bat erakartzen duten pilota partida handiak antolatzen dira.

Udan, astearte gau guziz, euskal pilotako erakustaldiak ikusiko dituzue.
Urruñan sortu pilotari handiak:

  • DONGAITZ familiak pilotaren historia markatu du: Jean DONGAITZ, esku huskako txapelduna XIX. mendean, eta ondotik haren semeak Joseph (1895etik 1914ra), Jean-Baptiste (1897tik 1925era), Léon (1902tik 1940ra).
  • HALSOUET « Eskerra » eta LARRE « Ciki », Puiforcat eskultoreak egin honen medailoiak Urruñako frontoia apaintzen du.
  • François ZUGASTI – gutarik hurbilago Paul ZUGASTI, Jean-Philippe BIDEONDO eta Patrick de EZCURRA txapeldunak zerrenda luze honi gehitu behar dizkiogu.
  • Gaur egun, Pascal de EZCURRA independenteen hoberenen artean sailkatzen da.

URRUÑA biziki harro da azken ehun urte hauetako pilotaren historiari pilotari onenetarikoen izenak ekarririk.

Gehiago ikas dezakezue eta pilotan aritzen entsea zaitezte gure bisita gidatuen karietan.