Urtubia gaztelua

1341ean eraikia izan denetik familia berdinarena da. Gaztelu harresitu hau handitua izan da XVI. eta XVIII. mendeetan  gaur egun dotorezia handiz altzaritu eta apaindua den Monumentu Historiko biziki atsegina bilakatzeko.

Urtubiako harriek Euskal Herriko sei mendeetako historia kontatzen dute.
Luis XI erregeak egonaldi bat egin zuen hor 1463an eta Luis XIV.ak eremua  bizkonde bezala eraiki zuen1654an.

XIX. mendean, Soult eta ondotik Wellington hortik iragan ziren Napoleonen gerlen garaian.

XVI., XVII., XVIII. eta XIX. mendeetako garaiko altzairuak, XVI.-eko Bruselako tapizeriak; XVII.-eko d'Aubussoneko eta XVIII.eko Beauvais-eko tapizeriak  atzemanen dituzue bertan.

Gazteluaren kanpoko aldean, ingeles parke eta baratzean ibiltzen ahalko zarete. Kapera, XIX. mendeko bainu gela eta XVIII.-eko  laranjategiaren bisita ahantzi gabe.

Donibane Lohizunetik 4 kilometrora eta Espainiatik 7 kilometrora izateak, leku lehenetsia bilakatzen du, haren xarma eta aberastasun historikoak bisitatzera eta bertan egonaldia egitera bultzatuz.

Bisitaren iraupena: oren 1

Irekitze datak :

  • 01/04etik 11/01ra egunero 10:30etatik 12:30etara eta 14:00etatik 18:30etara
  • 07/15etik 08/31ra 10:30etatik 18:30etara etengabe.

Taldeak onartuak, xakurra onartua, pertsona elbarrituentzat hornitua, bisita frantsesaraz, ingelesaraz eta espainolaraz

Salneurriak:

  • Helduak: 7 €
  • Haurrak (16 urte betik): 3,5 €
  • Haurrak (5 urte betik) : urririk
  • Taldeak: 5,5 €

Ordaintzeko: eskudirua, kreditu txartela, txekea, visa, mastercard, opor txekeak, american express

Hornikuntzak:

  • Saltegia
  • Mintegi gela
  • Te saloia

Harremana:

Urtubia gaztelua
RD 810
64122 URRUÑA

Tel: + 33 (0)5 59 54 31 15
Fax: + 33 (0)5 59 54 62 51
Mail : chateaudurtubie(at)wanadoo.fr
Web: www.chateaudurtubie.net