Urruñaren historia

Urruña herria 5 000 hektareetan hedatzen da. Baina lehen, anitzez hedatuagoa zen Hendaia, Ziburu eta Biriatuko herriak biltzen zituelako.

Honela, haren kokapen geografikoa dela eta, Parisetik Madrilerako bide laburrenean kokatua zen, erran nahi baita frantziar hiri nagusitik 13 egunera karrozaz. Gaur egun Turismo Bulegoa aterbetzen duen Posta etxea, 1548tik geroz, posta bidarte bat zen, erran nahi baita, « malle-poste » deitu  diligentziako zaldiak aldatzen ziren lekua.

Espainiatik hurbil izanki, Urruñak bi herrien arteko gerla ugarien enfrentamenduak pairatu behar izan ditu, Luis XIV eta Felipe IV, Espainiako Erregeak Pirinioetako hitzarmena izenpetu arte 1659ko azaroaren 7an, Faisaien uhartean.

Hitzarmen hau pasatu arren, Napoleonen gerlek markatuko dute urruñar paisaia. Ibardineko Lepoaren inguruko mendietan, gotorlekuen gisako aztarna batzuk atzematen ahal dira.

Herriko etxe batek gertakari guzi hauek segitu ditu eta Urruñako sei mende historia konta ditzake. Hau dugu 1314an eraikia izan den Urtubiako Gaztelua. Garai guzietako jende ospetsuek egonaldiak egin dituzte leku horretan: Luis XI erregea 1463an eta Luis XIV erregea, de Soult marexala edo Wellington…
Herriaren armarriak ere Urruñaren iragan historikoa oroitarazten du, lehoia Lapurdiko bikonde ohien enblema baita eta Lirio loreak, Charles VII Erregeak 1451n burutu anexioa gogora ekartzen duelako.

Gaur egun, Urruña, jatortasuna eta ohidurak zaintzen lortu duen paisaia naturalez osatu herri  lasaia dugu. Bertan egonaldi bat eginez, Euskal Herriko bizitzeko artea ezagutuko duzue.