Socorri Chapel

Chapelle de Socorri

Urruña gainbegiratzen duen Sokorriko Andre Mariren kapera erromesaldi leku enblematikoa da.

XVII. mendearen hastapenean eraikia izan da hendaiar marinelen nahiaren ondorioz. Alabaina, 1627an, orduan Urruñarena zen Hendaiako portutik abiatu marinel batzuk, ingeles tropek okupatzen duten Ré uhartetik hurbiltzen dira haizea gelditzen delarik. Ontziak orduan geldituak dira etsaiaren parean. Marinel guziak Ama Birjinari otoizka hasten dira aldeko haizea eskatuz. Horren truke, Sokorriko Andre Mari izeneko eliza eraikiko diotela hitz ematen dute. Haien otoitzei esker haizea berriz ufatzen hasten da.

Itzultzean, hendaiar marinelek Ama Birjinari esker ona erakusten diote Sokorriko Andre Mariren kapera, itsasoa gainbegiratzen duen ikustoki batean eraikiz. 1793an jaurtikia da baina 1831n berreraikia Herriko etxea eta bizilagunen dohaintzei esker. Barnealdea iduriz, 1791n hetsia izan ondoren, Ziburuko Récollets  Komentutik datorren Birjina Haurrarekin irudikatzen duen margo batez apaindua da.

Kaperaren inguruan hedatzen diren estela diskoidalek 1855ean gertatu  sukar beltz epidemiaren ondorioz hildakoei dagozkie.