San Bixintxo Eliza

Eglise Saint Vincent - Urrugne

X. mendean berean, kultu leku bat zegoen Urruñan eta XVI. mendeko espainiar inbasioen garaian suntsitua izan zen. Gaur egungo eliza 1550ean berreraikia da, Gipuzkoako kultur arkitekturak eragin Birsorkuntza estiloan.
Horrela, eliza berriak itxura trinkoa eta defentsiboa du,  gezileiho- kanoileihoekin besteak beste kontrahormen gaineko aldean.

Ezkila-dorre atariak 45 m-ko goratasuna du eta fatxadaren gainean latinez ondoko goiburua daraman eguzki-ardatz bat: « Vulnerant omnes, ultima necat », honela itzul daitekeena: « oren guziek dute kolpatzen, azkenak du  hiltzen ».

Elizaren barneko partea Euskal Herriko eliza tipikoenetakoa da, ohiduraz gizonek bakarrik okupatzen ahal zituzten 3 estaiako galeriekin.

Hainbat aldaketa ekarriak izan dira Urruñako elizan, azkena:  organo berri bat jarria izan da 2009an.  Alabaina, 1864koa zen Merklinen organo ohia Behobiako San-Jakue-Nagusia elizara eramana izan da eta Gers-ean dagoen Gimont-eko Jean Daldosso organo egileak kari horretara burutu neurri handiagoko tresna batekin ordezkatua.

Eliza Monumentu Historikoen inbentarioan zerrendatua izan da 1925ean.

Zatozte bisita gidatuen karietara ezagutzera.

  • Eglise Saint Vincent - Urrugne
  • Eglise Saint Vincent - Urrugne
  • Eglise Saint Vincent - Urrugne