Konpostelako bidea

Urruña, XI. mendetik, geralekua bilakatzen da Konpostelako bidean, « Ingelesen Bidea » ere deitua den itsasbazterreko bidean.

Erromesek herria 3 bideri esker zeharkatzen ahal zuten:

  • Euskal Itsasbazterra orain desagertua den Hendaiako Subernoa prioretxeraino segituz. Bideak Donostiatik Santandereraino segitzen du.
  • Herri barnea zeharkatuz eta « Espainiako bide zaharra » Behobiaraino hartuz, Tolosa, Gasteiz eta Burgoseraino segitzeko.
  • Ibardin Lepotik pasatuz Iruñearantz.

Bidenabar, orain desagertuak diren elizek, kaperek eta ospitaleek erromesak hartzen zituzten. Don Jakue Nagusiaren irudikatze bat aurkituko duzue herri barnean den San Bixintxo elizaren frontoian.

Martxoko 3. Igande guziz, Konpostelako bidea segitzen duen Udaberriko Ibilaldian parte har ezazue.