Kalbario Mendia

Kalbarioaren otoiztegia, Xoldologaina Mendi oinean den 279 m-ko muino batean kokatua da.

Erraz da bertara igaitea eta oinez egiten da bidexka baten gaindi eta 30 mn-az.

Aprendisteguy Abadeak, haren aberastasun guziak horretan emanik, ditu XVII. mendean Baseliza bat eta Kapera ttipi eraiki Kalbario Mendiaren gailurrean. XVII. mendean gertatu borroken ondorioz, kalbarioa, kapera eta baseliza jaurtikiak dira. Urteetan zehar, aztarnak harri meta batez estaliak dira eta ahantziak.

1967 arte igurikatu behar da, Jean Fourcade Urruñako historialari famatuaren miaketei esker kultu leku ohiaren aztarnak atzemateko. Engoitik, otoiztegia berreraikia da eta 8 m-ko gurutze berri bat altxatua da.

Gunea familiengandik bereziki preziatua da gailurrean pottoka famatuak hurbiletik ikusteko eta euskal kosta eta mendiei eman bista panoramikoaz gozatzeko parada eskainia zaielako.