Gure alderriak

Urruña alderritan antolatua den lurralde zabala da.

Herri Barnea: ohituren bihotzean.

45 m-ko goratasunarekin, San Bixintxo Eliza gotorrak, zureria gorri, berde edo urdineko Euskal Herriko etxe tipikoez osatu herria gainbegiratzen du.

Herriaren bihotza den pilota plazan, pilota partida bat edo euskal dantza emanaldi baten ikustera joan behar duzue.

Pixka bat gorago, Sokorriko Kapera misteriotsua atzemanen duzue.

Sokoa – Euskal Itsasbazterra: itsasoaren aldetik

Hondartzako etxebizitza eta saltegi auzotegia da. Hor berean bainatzen ahal zarete Donibane Lohizungo ur segurtatuetan edo itsasbazterreko xenderan gaindi ibil zinatekete, aparteko paisaia atzemateko Euskal Itsasbazter famatuan zehar.

Flysch-ezko labar gorez osatu natura eremu babestu honek fauna eta landaredia bereziak dauzka.

Olheta, Herburu: mendiei begira.

Mendien oinetan kokaturik, alderri hauek, Larrunera eramanen zaituzten GR10 gisako ibilaldi balizatu zoragarriak egitera joateko parada eskaintzen dizuete.

Zinez ezagutu behar den beste gailurra, esker Euskal Kostari emana den izugarriko panoramaz goza dezakezue. Ibilaldi hauek Xoldokogainako lakura eramanen zaituztete.

Frantzia eta Espainiaren artean den lepo hau bentei esker ere ospetsua da.

Behobia – Espainia: mugaren atarian

Hendaia-hondartzatik hurbil izanen zarete eta zubi bat bakarrik zeharkatuz Espainian sartuko zarete tapas famatuak dastatzeko.

Behobia Konpostelarako itsasbazterreko bidean kokatzen da ere eta GR10 ibilaldiko  geldialdi bat da ere.

Croix des Bouquets – Kurleku: baserriaren aldetik

Alderri lasai honetan, baserriaren plazera atzemanen duzue, Euskal Herriko koloreak daramatzaten benetako etxaldeekin.

Kalbario Mendia, Xoldo mendia eta Biriatu herrira buruzko ibilaldien oinean zarete.

Mendixoko: lasaitasuna eta hurbiltasuna

Nahiz eta haren izenak alderantzizkoa adierazi, ez zarete bertan mendian izanen baina menditik ez urrun.

Herriaren erdian kokatua den alderri hau saltegi eta zerbitzuetatik hurbil da. Kokapen ezin hobea herrian nonahi ibiltzeko.
 

Kexiloa – Xukutun: hiritik baserrira

Ziburu eta Donibane Lohizune hiriak hunkitzen dituen Urruñako auzoa Kexiloa da. Saltegietatik hurbil eta euskal arrantzaleen etxe ohiak biltzen dituen etxebizitza auzotegi bat da.

Aski hurbil, Xukutun aurkitzen da, Larrun eta euskal mendietara ematen duten ingurumen berdeen arteko etxe handi eta Villa ederrekin.