Etxea

Euskal Herrian, orokorrean, eta are gehiago Urruñan, gure etxe ospetsuak ezagutzeko aukera izanen duzue. Hauek karearekin xurituak dira eta zureriak gehienetan « euskal gorri » edo « idi odol gorri » kolorez margotuak dira. Beste kolore batzuk badaude ere, hara nola itsasbazterrean gehiago aurkitzen diren berdea edo urdina.

Etxearen fatxada gehienetan Ekialdera buruz emana da, itsasotik datozen haize eta euriez babesteko.

Familia guzia hartzen du eta  eginkizun biziki garrantzitsua zuen garai hartako euskal gizartean.

Gehiago jakiteko, uda osoan antolatzen ditugun asteazkeneko bisita gidatura hurbil zaitezte.