Xoldokogainako lakua

Hareharri arrosaz osatu Xoldokogainako Mendiak (486 m), Bidasoako harana eta mendiei buruzko ikuspegia eskaintzen du. Bidexka ugari aurkitzen dira bertako Amerikako oihanen artean eta erreka bazterretan.

Kontrabandisten xendera hartuz, isats eta iratzeetan zehar, Xoldokogainako lakua aurkituko duzue. Geldiune bat egin dezakezue bertan, freskatzeko eta zerbait jateko Ibardin lepoan, inguruko euskal baserriko paisaia liluragarriak behatuz.

Xoldokogaina edo Kalbariotik goiti iganez, aske hazi abere anitz gurutzatzen ahalko duzue: pottokak, Euskal Herriko zaldi ttipiak, ardiak eta zonbait betiso, Euskal Herriko behi basak.

Nahiz eta Xoldokogaina Mendia aski behera izan, ikuspegia izugarria da, aro ederra delarik, Landesetako itsasbazter guzia eta inguruetako mendiak beha daitezke: Larrun, Ursuia eta Hiru Errege Mahaia.

Oharra: debekatua da lakuan bainatzea.