Ibilaldiak

Euskal mendiari bizkar eginez, Urruña leku saihestezina da oinez ibiltzeko plazeraz goza dezazuen.

Gure ibilaldi guziak eskuragarriak dira.

Kontrabandisten xenderetatik eta isats eta iratzeetan zehar, Xoldokogainako lakua ezagutuko duzue. Ibardineko Lepoan edo mendiko ostatu ttipietan (Yasola, Insola),  geldi zaitezkete eta zerbait jan dezakezue eta inguruko euskal baserriko paisaia liluragarriak behatu.

GR10-ari esker, Pirinioetako lehen mendi atlantikoa den Larruneko (905 m) maldetan ibiliko zarete.