Fauna eta landaredia

Zuen ibilaldietan gaindi, Euskal Herriko ingurumeneko espezieak ordezkatzen dituzten fauna eta landaredia aberatsak atzemanen dituzue.  Hona hemen hauen adibiderik adierazgarrienak.

Fauna :

Pottok

Pottoka: Euskal Herriko zaldi ttipiak. Euskal mendian Pottokak gurutzatuko dituzue.

Gure eskualdean baizik atzematen ez den arraza berezi hau, historiaurreko zaldi batetik letorke. Zaldi ttipi hau laborantza eta mehatzetan erabilia izan da luzaz.

Pottoka abere moldaerraza eta  emankorra da baina basa gelditzen da.

crédit photo cdt 64

Manex ardia: Euskal Herrian, Manex deitu ardi arraza berezia hezten dugu.

Hona zoin diren haren ezaugarriak, buru beltz bat eta adar okerrak buruaren gainean.

Haren esnea nagusiki Ardi Gasna egiteko erabiliko da.


crédit photo cdt 64

Betisoak: behi basak

Larrungo magaletan, mendian askerik bizi diren Betisoak, behi basak gurutzatzeko parada izanen duzue.

Ilaje xuri/grisa dute, bai eta adar handiak eta saldoan bizi dira.

Harrapariak: Zuen ibilaldietan gaindi, usu burua altxa ezazue gure herrialdean ugari diren harrapariak ikusteko. Honela, aztoreak, belatzak, beleak bai eta saiak ezagutzeko parada izanen duzue. 

Landaredia

Egia da « Euskal Herria berdea dela » landare eta zuhaitz esentzia bereziak aterbetzen dituelako:

  • Txikoria Urdina
  • Arrosa-Landare berdea
  • Haremunetako betibizia
  • kritmea eta bere ile-belar usain ona
  • Haritz gorria
  • Gaztainondoa
  • Urkia